2013-02-01

Competencias digitales

Gaurko klaseak haur hezkuntzako irakasleak izan beharreko ezagutza teknologikoei buruz hausnartzera bultzatu gaitu. 

Egia esan, hasieran pentsatzen genuen Haur Hezkuntzako irakaslea izateko, ez zela mota honetako ezagutza handirik izan behar. Praktika honen ondoren konturatu gara, gizarte aurrera doan heinean, guk ere hezkuntzaren arloan aurrerapenak egin eta gizartera egokitu behar dugula. Adibidez, gaur egun, eskoletan erabiltzen diren haurren garapena bultzatzeko programak geroz eta gehiago dira, eta geroz eta indar handiagoarekin datoz. Horregatik, programa horiek maneiatzea ezinbestekoa bihurtzen ari da. Horrez gain, geroz eta ugariagoak dira gurasoekin komunikatzeko erabiltzen diren blogak, korreo elektronikoa, web orria etab. Honenbestez, hauen oinarrizko ezagutza izatea gomendagarria eta aberasgarria da. 

Gaur egungo haurrek, erraztasun handia daukate teknologia berrien arloan eta askotan, irakasleak baino azkarro ikasten dituzte hauen erabilerak. Hortaz, irakasleak nola irakatsi behar duen jakin behar du, dakiena eguneratuta izanik, horregatik, askotan formazioa jaso beharko du, teknologia berrien gizartera egokitzeko.


Gelan hau gertatu ez dadin, esan bezala, irakasleak formakuntza teknologikoa izan behar du, baina batez ere pazientzia eta ikasteko gogoa. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario