Gaurko praktika arina egin zaigu. Metodologia aldetik, guk aurrez genekienetik abiatu gara eta hori eraginkorra da gauzak barneratzeko. Gure ezagutzak aberasteko eta osatzeko modu egokia dela pentsatzen dugu.
Gai honi buruz ez dakigu asko, baina, gaurko praktikarekin kontzeptu sinple batzuk barneratzea lortu dugu modu entretenigarrian. Guztia teorian eman ordez, gelakideen ekarpenekin eta ikusitako bideoekin gaia modu erakargarri batean landu dugu.
Konturatu gara, errazagoa egin zaigula teknologia berrien alde negatiboak jartzea, positiboak baino. Nahiz eta gu teknologia berrien erabiltzaile izan eta zentzuz erabiliz garapean eragin positiboa izan dezaketela pentsatu.
Espero dugu hurrengo praktiketan ere, gaur bezala, sentsazio onarekin ateratzea.
Bai, neskak, positiboak izan behar dugu: alderdi onak txarrak baino gehiago dira! Aizue, eta txistea oso ona!
ResponderEliminar